miércoles, 3 de enero de 2024

ERREGE MAGOAK SAN MARTIN EGOITZARA ETA PARROKIARA HURBILDUKO DIRA.

 2024/01/03.

Errege Magoak San Martin egoitzara eta Parrokiara hurbilduko dira ostiral goizean.


Haurren gutunak, eskaerak eta jostailuak jasoko dituzte

  Bigarren urtez jarraian batuko dituzte jostailuak Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek. Elkartasunerako deia egin dute errege magoen etorrera iragarri duten artzainek.

  Ostiralean egingo zaie errege magoei harrera parrokian, 12:00etan. Santa Anatik joango dira eta haurra gurtu ondoren, klaustroan jarriko dira Oñatiko neska-mutikoak agurtu eta euren gutunak, eskaerak eta jostailuak hartzeko. Herriko haur guztiek opariak izan ditzaten da ekialdeko magoen asmo eta nahia. Caritasen bitartez banatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek etzi jasoko dituzten jostailuak.

  Parrokiara joan aurretik ekialdeko magoak San Martin egoitzara hurbilduko dira, 10:30ak aldera. Nagusiak bisitatu eta euren eskaerak ere entzungo dituzte.

  Errege magoei ongi-etorria egin eta haurrei harrera egiteko gunea prestatzearen ardura parrokiak eta katekesiak hartu dute eta dozena bat guraso eta katekesian dabiltzan umeen artean antolatzen ari dira ostiral goizeko ekitaldia.

Iturria: Oñati Irratia

#RuperArKo

No hay comentarios:

Publicar un comentario