- 2023/12/29.
- 20:00.
- Mikel Goiaingeruaren parrokian.
Ganbara Abesbatzak punta-puntako produkzioa prestatu du Gabonetarako. Gioachino Rossini konpositore italiar ospetsuaren “Petite messe solennelle” (Meza Solemne Txikia) abestuko dute, lau bakarlari profesionalen laguntzarekin: Ana Otxoa (sopranoa), Lucia Gomez (altoa), Aitor Garitano (tenorea) eta Juan Laboreria (baxua). Amaia Zipitria piano joleak eta Xabier Urtasun harmonium joleak ere parte hartuko dute.
Guztiak ere Aitor Biain-Bidarteren zuzendaritzapean.
Obra koral erlijiosoa da “Petite messe solennelle”, Rossiniren ezagunenetako bat, bere musika-handitasunagatik eta sakontasun espiritualagatik. Musika barrokoa, kontrapuntua, opera estiloko pasarteak... Rossinik genero ezberdinak uztartzeko zuen gaitasunaren erakusle da.
Sarrerak (8€) Txokolateixan eta www.oñati.eus atarian eskuratu ahal izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario