2023/12/20.
10:00.
Santa Ana antzokian.
Musikari eta abeslaria: DANA MOYA (Manzanillo, Kuba, 1971). Pianista eta kantaria.
Berak eta bere ahizpa Daniellisek D´Capricho duoa osatzen dute. Kubako musika tradizioa jarraituz, habanera, danzón, bolero, sona, cha-cha-chá, runba, baladak, abestiak, salsa, jazz… edota fusioa erabiltzen dituzte Kubako zein Euskal Herriko poeta esanguratsuen letrak musikatzeko.
Errepertorioan, poema musikatuez gain euren kantak ere eskaintzen dituzte. “Son en suspoemas”, “Andrazkubak” eta “Azul” diskoak plazaratu dituzte eta une honetan Arrate Mardaras euskal idazlearen poemekin euren laugarren diskoa ari dira prestatzen.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Ze Esatek! eta Audience taldeekin kolaborazioak egin ditu.
goienagusi.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario