Faktoria Soziala 'Fair Saturday' mugimenduarekin bat egingo du eta 'Musikaren Koloreak' ekimenaren onurak Aspanogi elkartera bideratuko ditu
2023/11/25.
20:00.
Agustinoaren elizan.
Aspanogi elkartearen alde abestuko du Ganbara Faktoriak Artea eta kulturaren bidez mundua eraldatzea helburu duen Fair Saturday mugimenduarekin bat eginez.
"Musikaren koloreak" izenburua ipini diote kontzertuari, eta musikak elkartasun balioekin eta lankidetzarekin duen konpromisoa islatu nahi du.
Ganbara Faktoriako talde guztiek parte hartuko dute: Ganbara Txiki, Hots eta Ganbara Abesbatza. Gainera, Conbo txiki baten (baxua, bateria eta pianoa) laguntza ere izango dute, eta pop estiloko euskal abesti ezagunak kantatuko dituzte (Lau Teilatu, Arratsalde honetan, Ikimilikiliklik...).
Sarrerak (8€)
No hay comentarios:
Publicar un comentario