'Borroka tabernan' koadroa. |
Nahiz eta Mantxuenian (Araozko taberna) era guztietako kirtenkeriak egin, museo batean baino hobeto zaindua izan den Jose Arrueren (1885-1977) margolan bat egon zen.
Hara joaten zen jendea museo gutxi bisitatutakoa zen eta ez zekien arteaz ezer, baina koadro hori berezia zela ohartu zen; joan den mendeko 50eko hamarkadatik taberna itxi arte han egon zen eta gero Araozko Elkartera eraman zuten: Borroka tabernan.
Ni umea nintzenean, koadro hau Mantxuenian ikusten nuen. Ikaragarri hunkitzen ninduen, borroka hau Mantxuenian irudikatzen nuen; koadroko zakurrek ere Mantxuenekoen antza zuten, sabaitik zintzilik txorizoak ikusten nituen, gure baserrietan bezala.
Orain jakin dut Jose Arruek (Bilbo, 1885) margotu zuela 1950ean. Araotzen ez genuen museorik eta adin apur bat duen araoztar asko gogoratuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario