viernes, 21 de julio de 2023

ANGEL MARI BIAINEK ORDEZKATUKO DU JON KEPA GERRIKAGOITIA EAJREN UDAL TALDEAN.

Arrazoi pertsonalak tarteko, EAJren udal taldeko Jon Kepa Gerrikagoitia zinegotziak uko egin dio ekainaren 17an onartu zuen zinegotzi karguari, eta Angel Mari Biain Zubiagirrek beteko du hark utzitako lekua. Berez, Miren Elgarrestari zegokion hutsik geratutako zinegotzi kargua hartzea, bera baitzegoen jeltzaleek udal hauteskundeetarako aurkeztutako hautagai zerrendako zazpigarren tokian, baina Elgarrestak ere uko egin dio  kargua hartzeari eta, beraz, hautagai zerrendan zortzigarrena zen Angel Mari Biainek beteko du lekua. Hala jakinaraziko zaio Hautskunde Batzordeari eta, ustekaberik ez bada, iraileko osoko bilkuran hartuko du kargua Biainek. Jarraitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario