2023/07/21.
4 lan aurkeztu ziren jai egitarauaren azala irudikatzeko kartel lehiaketara. Herritarrok lau eguneko epea izan dugu gustuko lanaren alde bozka emateko eta gehiengoak Ane Galdos Biain oñatiarrak egindako lanaren alde bozkatu du. Guztira 406 boto eman dira eta lan sarituak 176 eskuratu ditu, %43a. Zalantzarik ez da egon, bigarren lan bozkatuenarekiko diferentzia handia izan baita, 4. aukerak 92 boto jaso dituelako eta 3.ak 90a. Zapi bat gogorarazten duen 2. aukerak berriz, 48 boto jaso ditu.
Sari bakarra emango da, 500 euro, eta hori Ane Galdos Biainek jasoko du. Horrezaz gain, hautatutako irudia, irailean etxeetara banatuko den San Migel eta Errosarixo jaixen egitarauaren azalean agertuko da. Goizean bertan jakinarazi diote lortu duen saria Ane Galdosi eta pozik, oso pozik hartu du berria, kultura ordezkariek esan digutenez.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario