2023/04/26.
Hermansoloña elkarteak urteko batzar nagusia egingo du bihar Garoa aretoan.
Aurreko urteko memoriaren berri eman eta urterako aurreikusten diren jarduerak eta diru kontuak azaltzea izan ohi da Hermansoloña elkartearen urteko batzarraren ardatz nagusia, zuzendaritza batzordea berritzearekin batera. Kale Zaharreko arropa biltegiaren egoeraz ere argibideak emango dira.
Biltegia pasa den urriaren 31an itxi zen baina sahararren errefuxiatu kanpamenduekin eta Argentinarekin dituen lotura eta harremanak mantentzen ditu Hermansoloña elkarteak. Bi zonalde horietan abiatu ziren garapenerako hainbat proiektu babesten jarraitzen dute eta horien inguruko azalpenak emango dira biharko batzarrean. Arropa biltegia ixtearen ondorioz, elkartearen egoitza-helbidea aldatu behar izan dute eta horren berri ere emango da.
Hermansoloña elkartearen urteko batzar nagusia Garoa aretoan egingo da bihar, 19:30etana. Elkarteko bazkide eta lagun guztiak bertaratzera gonbidatzen dira.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario