2023ko ots. 11a, 11:23
Amaia Erostarbe Letamendi. |
Amaia Erostarbe Letamendi izango da EAJren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan.
Oñatiko EAJk Amaia Erostarbe Letamendi aurkeztu du alkategai maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako. Erostarbek adierazi du "ilusioz, gogo biziz, prestutasunez eta konpromisoz" heltzen diola karguari, "Oñati eta oñatiarren alde lan egiteko, gertutasunez eta elkarlanean gure herriaren zein herritarren etorkizuna eraikitzeko".
EHUn filologian lizentziatua eta Euskal Kulturgintzaren transmisioan aditua, hezkuntza munduan egin du ibilbide profesionala. Urte luzez Gasteizko Iralen egin du lan eta gaur egun Oñati Institutuan da irakasle. "Herria oso ondo ezagutzen duen pertsona da, urteak daramatza eta herrian eta herritarrentzat lan egiten, bai institutuan eta baita Udalean ere, zinegotzi gisa", nabarmendu dute alderdiko kideek. Batzarrak Oñatiko EAJren hautagai gisa aukeratu du Erostarbe: "Oñatik aurrera egiten jarraitzeko behar duen aldaketa gidatzeko pertsonarik hoberena delako".
No hay comentarios:
Publicar un comentario