martes, 25 de octubre de 2022

" ERREKAK BIZI"

 

  • 27/10/2022.
  •  18:00.
  •  Kultur etxeko zine aretoan.



DOKUMENTAL EMANALDIA.

Deba ibaiaren eta bere adarren gaineko ikus-entzunezkoa ikusgai izango da Oñatin

Joan den astean egin zen eskualde mailako erreka garbiketaren harira, Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean eta Goienak elkarlanean osatu duten ikus-entzunezkoa Oñatiko zine aretoan emango dute urriaren 27an, 18:00etan (sarrera doan).

Bailarari izena ematen dion ibaiaren aspektu ezberdinak jorratzen dira 40 minutuko dokumentalean: gatzarekin izan duen harremana, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskuak, industriaren eragina, aisialdirako izan duen erabilpena, flora eta fauna, kutsadura eta errekuperazioa... Horretarako eskualdeko zenbait adituk euren ezagutzak partekatzen dituzte, adibidez, Naiara Corcuera natur zientzietan aditua, Jose Antonio Azpiazu historialaria, Martin Arriolabengoa geologoa edota Unai Etxeberria arrantzalea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario