miércoles, 26 de octubre de 2022

GIZONAK FEMINISMORANTZ.

 




  • 2022/10/28.
  •  17:00.
  • Kultura etxeko atikoan.

IKASTAROA JABETZE ESKOLA.

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Izena emateko formularioa

Azken urteetako feminismoaren protagonismoak eta garaipenek gizon gero eta gehiago eraman ditu gaur egungo jendarte ereduak sortzen dituen desberdintasun eta zapalkuntzen inguruan kontzientzia hartzera. Horregatik, gizonezko gero eta gehiagok feminismoaren aldarriekin bat egin eta parekidetasunerantz pausuak emateko beharra ikusten dute. Baina guzti honetan, gizonok ze paper jokatu behar dugu? Zer egin dezakegu parekidetasunerantz pausuak emateko? Desorekatua den jendarte honetan gizonezkook ze posiziotan gaude? Guzti honetan maskulinitate eredu batzuek ze paper jokatzen dute? Ezinbestean, jendarte zisheteropatriarkalak gizonoi nola eragiten gaituen eta ze posiziotan kokatzen gaituen hausnartu behar dugu, ze abantaila eta desabantaila ekartzen dizkigun, harremanak izateko modu patriarkalek eragiten dituen minei erreparatu, indarkeria matxistarekin daukagun harremana aztertu eta eraldaketa prozesu pertsonal zein kolektiboak martxan jarri behar ditugu, beti ere arduratik. Hasiera bateko 4 saiotako prozesu honetan guzti honi helduko diogu. Animatzen al zara gizontasuna eraldatu eta jarrera patriarkalak alde batean uztera?

• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Joseba Gabilondo (Hiruki larroxa)
• Datak: urriak 28, azaroak 11 eta 18 eta abenduak 2 (ostiralak)
• Ordutegia: 17:00-20:30
• Lekua: kultur etxeko atikoa
• Iraupena: 14 ordu
• Matrikula: 10€

No hay comentarios:

Publicar un comentario