martes, 20 de septiembre de 2022

LEHORTE GARAIA, ARANTZAZU ERREKA 1ERA JOATEKO MOMENTUA.

2022/09/20.

Haitzuloak lehor daudela ikusita, Arantzazu Erreka 01era joateko aprobetxatu dugu. Amaia eta Joseba, lokalean gelditu eta leizea berrinstalatzeko materiala hartu dugu; sokak, plaketak, mosketoiak, spit ekipoa, taladroa...

Helburua leizearen instalazioa hobetzea eta parte zaharretik parte berrira dagoen pasabide estua irekitzea da. Pasabide hau urtero, neguan edo ur handitan, sedimentuz bete eta pasabidea ixten digu. 

Pasabide hau, orain dela urte batzuk ireki genuen eta urtero pasabidea garbitu eta zonalde berrira pasatzen gara bertan dauden eskalada eta leku berriak esploratzera.

Pasabidea garbitzen

Goiza, leizea berrinstalatzen pasa dugu eta bereziki bertan dauden pendulu batzuk pasamanos edo eskubanda bihurtu ditugu. Eskubanda hauek, pisu asko eraman ezkero, askoz ere errazago garraiatzen dira. Hurrengo astetan, azkeneko sifoian espeleo-urpekaritza  egitera joan ezkero asko erraztuko digu instalazio honek. 

Bazkaldu eta gero, pasabidera gerturatu gara eta gure ustekaberako, pasabidea erdi irekita dago. Puntu baxuenera gerturatu eta han hustubide edo sumidero bat ikusi dugu. 20 bat zentimetroko zuloa ireki da sifoian eta honek bai ura eta bai sedimentu txikia bertatik joatea erraztu du. Pasabidea ez dago guztiz garbi baina 15-20 pote garraiatu ondoren nahiko garbi utzi dugu hurrengo batean bertatik pasatzeko. 


Sokez lagunduta eta potearen barruan garraiatzen da lurra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario