domingo, 28 de agosto de 2022

IAZKO BALENTRIA ERREPIKATZEN SAIATUKO DA IÑIGO ERLE SAN MIGEL TXAPELKETAN.

 goiena

Erle eta Alberdi azpeitiarra, iazko txapelketa irabazi berritan.


XXXIX. edizioa izango du Oñatiko pilota txapelketak. Irailaren 1ean hasi eta finala urriaren 2an jokatuko da Zubikoako pilotalekuan. Gazte mailan Peru Etxegaraik osatuko du oñatiar ordezkaritza.

Aurten 23 urtez azpiko 8 bikotek eta gazte mailako beste 8 bikotek parte  hartuko dute. Nagusien mailan, Iñigo Erle oñatiarrak Oberena klubeko Josu Igoarekin jokatuko du, eta  gazte mailan, Peru Etxegaraik Lapke taldeko Egoi Telleria izango du bizkartzain.

Nagusi zein gazte mailako txapelketak kanporaketa zuzeneko  formatuan jokatuko dira. Zehazki, final laurdenak, final erdiak eta finala  jokatuko dira, denak Zubikoa kiroldegiko frontoian.

Final laurdenak irailaren 1ean, 3an, 8an eta 10ean egongo dira jokoan, final erdiak irailaren 15ean eta 22an, eta finala urriaren 2an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario