sábado, 27 de agosto de 2022

Debagoienak ere izango ditu ordezkariak aurtengo Donostia Zinemaldian

 goiena




Asier Altuna bergararraren "Karmele" filma lehiaz kanpo proiektatuko da eta Maria Cruickshank oñatiarrak berriz, Black is Beltza filmaren bigarren atalean parte hartuko du.

Hamazazpi filmek –hamahiru film luzek eta lau film laburrek– osatzen dute Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko euskal ekoizpenen guztizkoa, eta Sail Ofizialean, New Directorsen, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta Euskal Zinemaren Galan eta EiTB Galan banatuta egongo dira.

Zinema-areto batean emango ez badira ere, Zinemaldian beste euskal ekoizpen batzuk ere egongo dira, proiektu-fasean dauden lanak, izango diren filmak, hain zuzen. Horrela, Helena Tabernaren Nosotros egitasmoa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan; Karmele, Asier Altunarena, Una ballena, Pablo Hernando Esquisabelena, eta Baleazaleak, Baltasar Kormákurrena (izan ere, nazioarteko inbertitzaile eta talentu-ordezkarien eta tokiko ekoiztetxeen arteko lehen topaketan hartuko dute parte horiek, Spanish Screenings ekimenaren esparruan); eta Irati Gorostidik bere proiektua aurkeztuko du, Anekumen, Ikusmira Berriak egonaldi-programan industria zinematografikoko ordezkarien aurrean aurkeztua.

Maria Cruickshank oñatiarrak berriz, Blac is Beltza II: Ainhoa filmean parte hartu du eta hau ere zinemaldiaren barruan proiektatuko da, belodromoan hain zuzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario