jueves, 28 de julio de 2022

OÑATI ETA ARANTZAZU ARTEKO AUTOBUS ZERBITZUA INDARTU EGINGO DA DOMEKAN.

 2022/07/28.




55 plazako bi ibilgailu jarriko dira eta irteerak ordu erdiro izango dira.

  Domekan, San Inazio egunean, ohiko erromeria ospatu da Urbian. Asko dira egun horretan Urbiara hurbiltzen direnak eta, Arantzazura norbere autoz igo gabe, autobusa erabiltzea gomendatzen da. Gainera, Arantzazuko aparkalekua betetzen bada, errepidea itxi egingo da eta autobusa izango da joan-etorria egiteko garraiobide bakarra.

  Arantzazurako autobus zerbitzua indartu egingo du Udalak, domekan. 55 plazako bi autobus jarriko dira eta irteerak ordu erdiro izango dira. Arantzazura igotzeko lehen autobusa 7:30tan irtengo da eta ohiko ibilbidea eta geltokiak beteko ditu, baita Arrikrutzen ere; 10:30etan, igoeran, eta 14:10etan, jaitsieran, Arrikrutzeko aparkalekura sartuko da. Bigarren autobusa berriz, 8:00tan abiatuko da eta herriguneko ohiko geltokiak beteko ditu baina alderantzizko norabidean, hau da, postetxe aurrealdetik irten eta Kalegoiena eta San Lorentzoko geltokietara joango da. Horrela, geltoki guztietara doazen bidaiariei zerbitzua egoki ematea lortu nahi da, eta maiatzaren 29an sortu ziren ilara eta itxaronaldi luzeak saihestu nahi dira. Arantzazutik jaisteko azken autobusa 19:00tan abiatuko da.

  Ertzaintzak Arantzazuko errepidea itxi egingo du baldin eta aparkalekua betetzen bada. Autobusa izango da orduan Arantzazura iristeko bide bakarra. Kasu horretan, Elkar Hezi ikastetxe aurrealdean ere bidaiariak hartuko ditu Arantzazura eramateko.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario