Lehendakariaren eskutik eskola jasangarriaren ziurtagiria jaso zuen atzo Errekalde Herri Eskolak Busturiako Madariaga dorretxean.
Jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde orain arte egindako lanak fruituak eman dizkio ikastetxeari. Atzo eskola jasangarriaren ziurtagiria jaso zuen lehendakariaren eskutik Busturiako Madariaga dorretxean.
Lorea Jiménez ikastetxeko zuzendaria eta Aintzane Agirre ikasketa burua bertaratu ziren ziurtagiria jasotzeko.
31 euskal ikastetxeekin partekatua
Euskal Autonomia Erkidegoko 31 ikastetxe sarituak izan dira ziurtagiri honekin. IRAES 21 jasangarritasunaren aldeko eskola-sarearen barne daude ikastetxe guzti hauek, eta ikastetxe bakoitza osatzen duten kide guztiek (irakasle, ikasle, bestelako langileak, familiarrak...) batera bultzatzen dute bertan jasangarritasunerako hezkuntza. Aretxabaletako ikastetxe bat dago ere sarituen artean.
Ikastetxe hauek ikasturtean zehar auditoretza bat gainditu dute, berrikuntza, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren alde egindako apustuagatik.
Errekalde Herri Eskolako Zuzendaritza eta Eskola Agenda 2030eko Batzordeak eskolak helarazitako komunikatu batean eskerrak eman nahi izan dizkie prozesu honetan lagundu duten pertsona guztiei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario