jueves, 9 de junio de 2022

AMA BIRJINAREN ATSEDEN LEKUA.

 goiena

Erabiltzailearen aurpegia 
Ama Birjinaren atseden lekua

Ama Birjinaren atseden hartzeko lekua. Arrikrutzeko galtzada ondoko santutxoa, baserrien azpian. Hareharriz landutako horma-hobia. Erdian, behe-erliebea Ama Birjina irudikatuz. Ur bedeinkaturako ontzia alboan.

Hareharrizko disko-formako hilarri bat ere bazegoen bertan; gaur, gordeta. Gurutze greziar bat du zirkuluan.

Aita Lizarraldek santutxoa aipatzean, honela dio: "Ondo landutako hilarria, Ama Birjinaren irudi batekin, arte errenazentistakoa, ziurrenik Oñatiko unibertsitateko iruditegia landu zuen eskultoreren baten egina".

Oharra: Zubi-beltzeko argazkia, 1980 ingurukoa, Oñatiko historia eta arte bilduma liburutik. Beste biak nireak dira, aurten ateratakoak (2022-04-25)

No hay comentarios:

Publicar un comentario