lunes, 16 de mayo de 2022

50 NESKA-MUTIKOK EGINGO DUTE LEHENENGO JAUNARTZEA DATOZEN BI DOMEKETAN.

 Maiatzeko egutegira itzuli dira Jaunartzeak, aurreko bi urteetan atzeratu ondoren

(Arg: Nagore Goñi)



  Uztailean iaz eta urrian 2020an egin zuten gurean Lehenengo Jaunartzea katekisiko haurrek. Baina udaberriko eta maiatzeko domekak berreskuratuz, datozen bietan egingo dira Jaunartze ospakizunak Mikel Goiaingeruaren Parrokian, beste berrikuntza batekin, hau da, aforo mugarik gabe, azken bi urteetan ez bezala.

  Maiatzaren 22an eta 19an egingo dira Lehenengo Jaunartze ospakizunak Parrokian, 12:00tako meza nagusietan. Egun eta txanda bakoitzean 25na neska-mutikok egingo dute Jaunartzea. Eta aurreko egun hauetan hainbat entsegu egingo dituzte.

  Datozen bi domeketako meza nagusiaren protagonistak 8-9 urteko haurrak izango dira, katekesian hiru ikasturte egin ondoren Lehenengo Jaunartzea egingo dutenak, hain zuzen. Parrokiako lehen eserlekuetan jarriko dira eta parte-hartze handiagoa izango dute elizkizunean, beraientzat aproposagoak diren kantuak abestuz eta eskaintzak ere eurek eginez. Eskerrak emateko orduan ere hitza hartuko dute.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario