domingo, 24 de abril de 2022

MALEN OSAK JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA IRABAI DU LUGON.

 goiena

Malen Osa, helmugan.



Gaur, domeka, Mendi Lasterketen Espainiako Txapelketa jokatu dute Lugon, lau kategoriatan: gazte maila, junior maila, promesa maila eta senior maila. Oñatiarra azkarrena izan da junior mailan, emakumezkoetan, eta gizonezkoetan, berriz, Ibai Larrea antzuolarra bigarren sailkatu da.

Gazte eta junior mailako lasterketa hamalau kilometrokoa izan da; promesa mailakoa, 21 kilometrokoa eta senior mailakoa, maratoia (42 km). Malen Osak ordubete eta hamabi minutu behar izan ditu proba bukatzeko. "Muskularki asko sufritu dut hasieran, baina gero hobeto sentitu naiz. Azken igoera bigarrenarekin batera egin dut, baina jaitsieran aldea atera diot eta helmugara bakarrik iritsi naiz", dio Osak. Proba berean, oñatiarraren aurretik sailkatu da Carrodilla Cabestre, ordubete eta hamaika minutuko denbora eginda, baina gazte mailakoa da lasterkari hori. Beraz, junior mailako onena Osa izan da.

Gizonezkoetan, Ibai Larrea bigarren sailkatu da eta 58 minutu behar izan ditu hamalau kilometroko ibilbidea osatzeko. Bestalde, senior mailan, Ainara Uribarri oñatiarrak lau ordu eta 40 minututan bukatu du mendi maratoia, eta 100. postuan sailkatu da.

Sailkapenak hemen daude ikusgai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario