lunes, 4 de abril de 2022

ASIER GURIDI ZALOÑA GOSE GREBAN.

 2022/04/4.


Asier Guridi Zaloña gose greban dago, bere nortasun egoera eta Iban semearena erregularizatzea eskatzeko.





Abendu hasieran bost eguneko beste gose greba bat egin zuen

  Asier Guridi Zaloña oñatiarrak gose greba berri bati ekin zion martxoaren 29an, Caracasen, Espainiako Kontsulatu Orokorraren aurrean, bere semearen eta bere nortasun juridikoa izateko eskubidea eskatzeko. Iazko abenduaren 3tik 8ra ere gose greban egon zen Guridi. Orduko hartan Venezuelako Errefuxiatuen Komisio Nazionalak errefuxiatu izaera aitortu zion, baina nortasun agiriak ematen dituen Saime izeneko instituzioan blokeatuta dago prozesua. Horregatik, berriz ere gose grebari ekitea erabaki du Guridik, eta Euskal Herriko alderdi politiko, talde, norbanako, komunikabide eta eragileen elkartasuna eskatu du sare sozialetatik zabaldu duen idatziaren bidez.

  Asier Guridi Zaloña oñatiarra 2005ean iritsi zen Venezuelara, Espainiatik ihesi, eta 2013an atxilotu zuten. Ordutik ez du nortasun juridikorik. 2008an Iban semea jaio zen baina ezin izan zuten Guridi deituraz erregistratu eta horrela jarraitzen du egun, aitak ezin duelako nortasun agiri ofizialik aurkeztu. Egoera erregulatze aldera Espainiako kontsulatura joan zen 2020an baina pasaportea ukatu egin zioten.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario