miércoles, 6 de abril de 2022

ARANTZAZURA IBILALDIA.

 2022/04/06.

Arantzazura ibilaldia egingo da larunbatean Elizbarrutiak antolatuta.





Bidea 9:15tan itxiko da

  Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren Arantzazura ibilaldia antolatu du Donostiako elizbarrutiak Erramu zapaturako. Askok harriduraz hartu du iragarpena, azkenaldian kasik hitzordu pertsonal moduan hartuta baitzuen Arantzazukoa Juan Inazio Munillak, baina egun ez da Donostiako gotzaina. Ordezko lanak egiten ari den Frantzisko Perez Iruñeko gotzainak eta bere taldeak aurrekoaren bidetik jarraitzea erabaki dute eta garizumari amaiera emateko Arantzazura ibilaldia antolatu dute larunbaterako.

  Sinodo-erako elizaren alde/Por una iglesia sinodal da aurtengo ibilaldiaren lema, Donostiako elizbarrutiak iazko urrian hasitako sinodoaren lehen zatia amaituz, nahiz eta, eliza katolikoak 2021etik 2023ra arteko epea finkatu duen sinodo berri honen garai gisa.

  Goizeko 9:30etan hasiko da ibilaldia Soraluze parean eta eguerdirako Arantzazura iristea aurreikusten da. 12:00tan meza nagusia ospatuko da basilikan. Meza ostean berriz, herri ezberdinetako erromesak etxera itzultzeko autobusak irtengo dira. Oinez doazenen segurtasuna bermatze aldera, Arantzazuko errepidea 8:30tatik 11:45tara ixteko eskaera egin da Elizbarrutitik baina aurreko urteetako esperientzia oinarri hartuta, 9:15tan ixtea erabaki da, eta ibilaldiak aurrera egin ahala, bidea irekitzen joango da. Ibilbide osoan laguntza eta arreta postuak izango dira.

  Arantzazuko ibilaldia Donostiako elizbarrutitik antolatzen dute egun. Arantzazuko fraideen ardura izan zen urteetan eta Iñaki Beristainek bereziki hartu zuen antolakuntza horren lema, 2018an hil zen arte. Aurtengo ibilaldiak ardura duten bi pertsona berri izango ditu buruan: Frantzisko Perez Iruñeko gotzain eta Donostiakoa izendatu bitartean ordezko lanak betetzen dituena, batetik, eta Juan Migel Dorronsoro Arantzazuko guardiano berria, bestetik.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario