jueves, 3 de febrero de 2022

SALTOKIETAKO ENERGIA AURREZTU ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKORAKO GIDA PRAKTIKOA BANATU DU MANKOMUNITATEAK.

 2022/02/2.




1000 ale argitaratu dira eta formatu digitalean ere eskuragarri dago mankomunitatearen web atarian

  Debagoioeneko Mankomunitateak eskualdeko saltoki eta establezimenduetan energia aurrezteko gida bat banatzen ari da egun hauetan. Gida honen bitartez, energia modu eraginkorrean erabili eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko informazioa eskaini nahi zaie dendariei, aplikatzeko errazak diren gomendio eta aholkuak emanez.

  Energia kontsumoa gutxitzeko hainbat aholku biltzen dira gidan, inbertsio handirik behar ez dutenak eta merkataritza-lokaletan energia aurrezteko aukera eman dezaketenak. Denda bateko energia-xahuketaren iturri nagusienen inguruko gomendioak azaltzen dira;argiztapena eta klimatizazioa, esaterako. Gainera, argindar eta gasaren faktura ulertzeko gakoak ere jasotzen dira. 1000 ale inguru argitaratu eta banatzen ari dira baina formatu digitalean ere eskuragarri dago Mankomunitatearen web atarian.

  Debagoieneko Mankomunitateak Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuarekin elkarlanean dihardu, energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko ekintza-jarduketen arloan. Aurrez jada, gidan jaso diren aholkuak modu pertsonalizatuan lantzeko aukera eman zitzaien eskualdeko merkatariei, teknikarien bisitak jaso eta kasu partikular bakoitzaren kontsumoak aztertuta.

Iturria:Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario