44 txirrindulari izango ditu errepidean Aloña Mendik
Aurtengo denboraldian gazte, kadete, infantil eta alebin mailetan arituko diren taldeen aurkezpenak egin ditu gaur Aloña Mendiko txirrindulari elkarteak; 44 txirrindulari. Gazte mailakoan, inguruko herrietakoak ere badaude. Afizionatuen mailan, beste talde banatan hasi dute denboraldia hiru herritarrek.
Eskola mailan, 27 txirrindulari ditu Aloña Mendik hiru kategoriatan banatuta: benjamin (5), alebin (15) eta infantil (7). Ruper Arkauz izango da talde guztien koordinatzailea eta Bizipoz Kafe, babeslea. Martxoaren 26an Oñatin egingo den lasterketa izango dute denboraldiko lehena.
Goragoko mailak ULMA etxeak babestuko ditu: kadeteak (8) eta gazteak (9). Kadeteek otsailaren 26an hasiko dute denboraldia Beasainen eta gazte mailakoek, berriz, otsailaren 27an, Eibarren.
Afizionatu mailan, hiru oñatiarrek hasi dute denboraldia kanpoko talde banatan: Danel Casais (Laboral Kutxa), Aimar Erostarbe (Baqué) eta Unai Cueva (Eulen). Azken hori ez da gaur Oñatin izan justu Eulenek ere denboraldi aurkezpena egin duelako gaur.
Oñatin egingo diren lasterketak
Hauxe Oñatin egingo diren lasterketen egutegia:
- Eskolarrak: martxoak 26
- Kadeteak: ekainak 5 (Olakua saria)
- Gazte mailakoak: uztailak 16 (Arantzazuko igoera) eta irailak 10 (Gari Baños memoriala)
- Afizionatuak: irailak 17 (Oñati saria)
No hay comentarios:
Publicar un comentario