jueves, 25 de noviembre de 2021

IPUIN KONTAKETA.OSTEGUN KONTALARIAK.

 

  •  25/11/2021.
  •  17:30 
  •  18:15
  •  Haur liburutegian.


IPUIN-KONTAKETA

Hileko azken ostegunetan haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa egongo da

Ipuin kontaketa saioa Izaskun Mujikaren eskutik izango da; 4-5 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta (gurasorik gabe)

Ordu erdiko bi emanaldi egongo dira, 17:30 eta 18:15 (saioen artean etenaldia, gela aireztatzeko eta garbitzeko),

Gonbidapenak azaroaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira liburutegian.

 

Oharrak:

• Ikasturte honetan Ostegun Kontalariak ohiko martxa berreskuratu du, hau da, hileko azken ostegunean saio bakarra egingo da.
Saio bakoitzean bi txanda egongo dira eta, hilero, parte-hartzaileen adinak txandakatuz joango gara: 4 – 5 urtekoentzat eta 6 urtetik aurrerakoentzat.

• Gonbidapenak lortzeko, iazko ikasturtean ezarritako sistemarekin jarraituko dugu, hau da:

  1. Saioa baino 10 egun lehenago irekiko da izena emateko epea. Umearen izena eta telefono zenbaki bat eman beharko dituzu.
  2. Izena emateko aukerak: Telefonoz: 943 71 61 11 / Korreoz: liburutegia@onati.eus / Whatsappez: 688 732 826
  3. Zozketa egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.
  4. Liburutegia zortedunekin harremanetan jarriko da.
  5. Zozketan, erreserbako beste hiru izen aterako dira.
  6. Joaterik ez baduzue, jakinarazi liburutegian eta erreserbako haurrei eskainiko zaie zuen gonbidapena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario