miércoles, 17 de noviembre de 2021

HASI DIRA BASERRI ETA AUZO-BIDEAK KONPONTZEKO LANAK.

 2021/11/27.




Antzuelasbeiti eta Antzuelasgoiti baserrietarako bideak konpontzen hasi ziren atzo eta lanean jarraituko da zerrendatutako 8 guneak egokitu arte

  Excavaciones Arrasateko langileak hasi dira aurten konpontzekoak diren 8 baserri eta auzo-bideak egokitzen. Astelehenean egin zen lanen zuinketa edo replanteoa eta atzo hasi ziren Larraña auzoko Antzuelasbeiti eta Antzuelasgoiti baserrietarako bideak konpontzen. Konkretuki, Antzuelasbeiti eta Antzuelas Etxebarri baserrietarako bidea bi zatitan konponduko da eta Antzuelasgoiti baserrirako bidean konponketak lau zatitan egingo dira. Baina Larrañan ez ezik, Uribarrin, Murgian, Olabarrietan eta Torreauzon hainbat konponketa eta asfaltatze lan egingo dira datozen egonotan.

  Uribarri auzoan, Erostegi Txiki baserrirako bidea konponduko da, Murgia auzoan Biain Urruti eta Biain baserrien artean euri urak bideratzeko areka berria egingo da eta Aranerreka baserri parean areka bidez bidea zabaldu eta euri urak bideratuko dira. Olabarrieta auzoan berriz, Auntzola baserrirako bidean euri urak batu eta errekara bideratuko dira. Gainera, Torreauzon, Munazategi eta Azkonitza baserrien arteko bidean, Olabarrietan, Irubideta eta Lizarretxe baserrien artekoan eta Murgia auzoko konponketa lanak asfaltatuz bukatuko dira.

  Auzo ezberdinetatik jasotako eskaerak kontutan hartuta premiazkoenak zeintzuk ziren eztabaidatu zen Alkateen foroan eta honek zehaztutako lehentasunen arabera osatu zen atzo hasi ziren konponketa eta asfaltatze lanen zerrenda. Lanak Excavaciones Arrasate enpresak egingo ditu 123 mila eurotan.

Iturria: Oñati Irratia


No hay comentarios:

Publicar un comentario