2021/10/02.
Aritz Altube Arregi
Bixar errosaixo domeka, garai baten Urbiara etortzeko egun señalatua omen zan. Hala kontau nostan oin urte batzuk gizon edadetu batek:
"Iraileko domeka danetan Hernio eta Zelatunera eta Urriko lehen domekan Urbiara!!"
Frankoren garaixan be mendirako joera haundixa omen zan eta altura hauetan bazan kantuan ittera atrebitzen zanik ere , erregimenaren aurka edo euskaraz. Edadetuenek gogoratzen dute fondan jarrita egon zen kartela: "PROHIBIDO CANTAR". Suposatzen dut garaiko fonderoek ahalik eta arazo gutxien nahiko zutela, etziren garai errazak...
Gaur egun ez dago alako kartelik, nahi duenak libre dauka abestea nahi duen hizkuntzan eta badaukagu fondan soinu txiki eta panderoa ere eskatzen duenari uzteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario