2021/10/03.
2021-10-03 10:35
Aiara-Aratz lasterketa irabazi zuen atzo Ainara Uribarri oñatiarrak: "Aloñako igoera dut buruan eta proba horretarako entrenamendu moduan hartu dut lasterketa hau".
Pozik zegoen Ainara Uribarri atzoko garaipenarekin: "Pozik nago. Sentsazio onak ditut. Helburua Aloñako igoera da eta entrenamendua izan da hau".
Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Euskadiko Txapelketen hitzorduetako bat da atzoko kilometro bertikalaren lasterketa hori; 4,8 kilometroko eta 850 metroko goranzko desnibela. 45:10 minututan bukatu zuen oñatiarrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario