MARENek apirilean bertan behera utzitako kontzertua azkenean EKAINAREN 30ean izango da LAZARRAGA Lorategian. Kontzertu hau ESKU-LTU-RA (kultura eskura) izenburupean Oñatiko Udalak antolatu duen kultur egitarauaren barruan kokatzen da.
Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu beharko da ohiko puntuetan (Udalaren web gunean, Txokolateixan edo Plazako totemean).
Eguraldi txarra egonez gero, Gaztelekuan izango da kontzertua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario