Herriko plazan aldarri zein festa, bertan egon nahi dugulako.
Ohiko familia eta zaintza ereduen inguruan hausnartu nahi dugulako.
Kontsumo aisialdiaz gain, proposamen alternatiboak ere nahi ditugulako.
Esperientzia errealen bidez autogestioan eta horizontaltasunean hezi eta hazi nahi dugulako.
Eta nola ez, Antixena gaztetxea haur zein gurasoon ametsak (ere) gauzatzeko topagune ezin hobea dela uste dugulako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario