2021/05/20.
San Martingo hariztiaren egoera aztertu eta oinezkoen bidea birgaitzea eskatu du EAJk
San Martin parkea udalerriko harizti adierazgarri eta nagusietakoa da eta Oñati nahiz oñatiarrentzat balio handia duela diote jeltzaleek prentsara zabaldutako oharrean. Baina zuhaiztiaren egoerak nabarmen okerrera egin duela diote eta hariztiaren egoerari buruzko azterlan objektiboa egitea eta oinezko bidea birgaitzea eskatu dute, ingurumenaren eta, bereziki, herriko eremu naturalak zaintzearen alde. Azterketaren helburua da, parkea egoera onean mantentzeko egin beharreko ekintzak identifikatu eta burutzea. Lan hauek finantzatzeko udal gerakina erabiltzea ere proposatu du EAJk, herritarrentzat aparteko kosturik eragin gabe.
San Martingo auzo berria eraiki eta auto-karabanen gunea egokitu izanak zuenean eragin du zuhaiztiaren erabilera handitzean. Oinezkoen egungo bidea egoera txarrean dagoela eta iraganezina dela diote jeltzaleek oharrean, ondorioz herritarrak belarretik ibiltzen direla, lurzoruaren higadura eraginez. Horrek, zuhaitzen aireko eta lurpeko aldearen arteko oreka hausten duela azaldu du Andoni Altuna zinegotzi jeltzaleak.
Baina San Martingoa ez da udal parke bakarra eta gainerakoetan ere azterlana egitea eskatu diote gobernu taldeari, hala nola, Berezao, Beletxa, Olapoto, Ugarkalde edota Asentzioko zuhaiztietan.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario