lunes, 31 de mayo de 2021

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILE ETA ADMINISTRARI LANPOSTUAK..(2021)

 

Liburutegiko laguntzaile eta administrari lanpostuak betetzeko deialdia egin du Udalak

2021/05/31.

Udal liburutegirako liburutegi laguntzailea kontratatu nahi da



Hautaketa prozesua lanbideren bidez bideratzen ari da

  Aldi baterako eta premiaz bete beharreko lanpostuak dira udalak eskaintzen dituen biak: liburutegiko laguntzailea eta administraria. Batxilergoa edo lanbide heziketa teknikari titulua eta euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizuna edo C1 maila izatea eskatzen da. Horrezaz gain, esperientzia izatea baloratuko da. Administrariaren kasuan, gizarte zerbitzuetako artxiboa antolatzeko lanetan arituko dela zehaztu da deialdian, eta datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko ezagutzak izatea ere eskatzen da. Hautaketa baldintzei eta lanpostuei buruzko bestelako xehetasunak www.lanbide.eus topatuko dira, izena emateko prozesua web atari horretatik bideratzea erabaki baitu udalak. Izen-emate epea ekainaren 2an amaituko da.

  Liburutegiko laguntzailea eta administrari lanpostuak lehenbailehen bete nahi ditu udalak.

  Era berean, gogoratu, bihar amaitzen dela uda kanpainan kirol begirale izateko izen-emate epea. 22 jarduera ezberdin eskaini dira aurten uda kirol kanpainan eta horiek zuzendu eta irakasteko hainbat kirol begirale kontratatuko ditu udalak, aldi baterako.

  Oinarrizko hiru baldintza bete behar dira kirol begirale gisa aurkezteko: kirolarekin erlazionatutako formakuntza akademikoa izatea, euskarako B2 mailaren pareko ezagutza izatea eta sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa aurkeztea. Eskalada indoor eta patinaje begirale izateko gainera esperientzia eskatzen da.

  Udalak ekainaren 28tik uztailaren 23ra arteko lan kontratua eskaintzen du. Hilabete eskaseko tarte horretan bete beharreko lanaldia, udalak ezartzen duen zerbitzuaren araberakoa izango da. Halaber, hautatzen diren lagunek zerbitzua antolatu eta azken ebaluazioa egiteko saioetara joan beharko dute, ekainaren 16 eta uztailaren 23an. Tenis, mini-tenis, patinaje eta eskalada emango duten begiraleek gainera, 3-6 orduko formakuntza saioa egin beharko dute uda kanpaina hasi aurreko astean.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario