lunes, 24 de mayo de 2021

GALERIA BERRIA ARRIKRUTZEN..(2021)

 Aloña Mendi Espeleologia Taldea

2021/05/19.

Galeria berriak Arrikrutzen?? Bai, azkenean ia 1,5 km galeria berri...

Asteburu honetan Arrikrutzera bueltatu gara, Elena galeriaren inguruko zonaldera. Goizean goiz taldeko 4 pertsona elkartu gara. Asmoa, bertan gelditzen diren lanak bukatzea eta materiala jasotzea da. Sartu aurretik, badakigu egun luzea izango dela. Joana erreza izan da, petateetan material gutxi eraman dugu eta. 

Arrikrutzen bi talde egin ditugu, batetik Borja eta Lin, sedimentu pilaketa gainean dauden hainbat balkoi errebisatzera joan dira, eta bestetik Joseba eta Martin, falta zen topografia guztian jardun gara. 

Lanak egin ahala, Borjak eta Linek balkoietako batean tutu freatiko formako beste galeria horizontal batera, pendulu baten bidez, iristea lortu dute.


Galeria polita da eta 100 metro inguruko distantzia duena, oinez lasai ibiltzeko moduan. Bertan, besteak beste, forma ederreko idortze arrakalak daude. Tamalez, galeria sedimentuz bete da, nahiz eta itxura eskasa duen eskalada bat dagoen. Bertaratzeko, taladro txikiaren bateria guztiak xahutu ditugu eta ez da egon modurik ezer gehiago instalatzeko. 



Atzetik Joseba eta Martin galeria topografiatzen joan gara, bukatzean laurok gela haundia topografiatzera, argazkiak ateratzera eta inkognitak begiratzera gerturatu gara. Batetik, beti toki berdinetik zapaltzen saiatu gara, galeria dagoen moduan mantetzeko, bestetik, gela osoa topografiatu eta inkognita gehienak itxi ditugu. 


Gela honetan gelditu den gauza bakarra amaieran dagoen 7-10 metroko eskalada bat izan da. Bukaeran, argazki pare bat atera ditugu baina azkenean pila gabe gelditu gara. Gela honek argazki gehiago merezi dituela pentsatu dugu, beraz beste egun batean bertara bueltatuko gara. Hori bai, ez da denbora laburrean izango. 
Azkenean, gaur, 880 metro topografiatu ditugu, hau da, ia 1,5 km galeria berri. Horrek Gesaltza-Arrikrutz sistema nabarmen handitzea dakar.


Gaueko 24:00ak aldera azken mokautxoa jan eta kalerantz, material guztiarekin, bideratu gara. Materiala garbitzen goizeko 3:00ak aldera bukatu dugu eta ondoren, bakoitza, bere etxera lo egitera abiatu da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario