Familian gozatzeko orientazio-jolasa antolatu du Arantzazuko parketxeak zapaturako
2020-06-18 13:08
Arantzazuko ibilbide irisgarria |
Arantzazuko parketxearen helburua da familian gozatzea eta horretarako, orientazio-jolasa antolatu du hilaren 20rako. Jolasa ibilbide irisgarrian egingo da, 11:00etan hasita eta parte-hartzaile bakoitzak telefonoan izango duen mapa jarraituta jokatu beharko du, altxorra bilatzeko.
Prebentzio neurriak
Antolakuntzatik jakinarazi dute, zapatuko ekintzarako hainbat neurri hartuko direla: talde txikitan aritzea, distantziak mantentzea, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eskaintzea eta musukoak erabiltzea.
Izen-ematea
Zapatuko ekintzan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, plaza mugatuak direlako. Horretarako, Arantzazuko parketxeak hiru bide jarri ditu eskuragarri: arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita, 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deituta edota www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez. Gainera, parte-hartzaileek hiru euro ordaindu beharko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario