2020-06-06 19:24
Gaur, zapatua, zabaldu ditu ateak Arrikrutz Kobak pandemiagatik aste batzuk itxita egon ostean. Hiru bisita egin dituzte gaur eta beste hiru egingo dituzte bihar: denak bete dira. Oñatiko Turismo Bulegoa ere gaur zabaldu dute.
11:00etako bisitariak gidariaren azalpenak entzuten koba barrura sartu aurretik |
Bergaratik joandako bi familia izan dira Arrikrutz Kobak ikustera sartu diren lehenak. Goizeko 11:00etako bisita aukeratu dute; Oñatin bazkaltzeko plana zuten egina geroko. Beste bi bisitetan ere, 13:00etakoan eta 17:00etan, taldetxoa osatu da koba barrutik ezagutzeko. "Pozik gaude. Jendea badator, deiak ere jaso ditugu", adierazi du goizean Lide Zumalde gidariak.
Eta deiak Euskal Herri kanpotik ere jaso dituzte, Madriletik eta Alacantetik, adibidez: "Arrikrutz ingurua, Arantzazu eta Oñati monumentala ikusteko gogoa dutela esan dute", azaldu du Zumaldek.
Hemendik aurrera zabalik egongo dira Arrikrutz Kobak baina aurrez egin beharko dira erreserbak, telefonoz (9443 08 20 00) , eta musukoa edo maskara norberak eraman beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario