lunes, 4 de mayo de 2020

Selma Huxley Barkham hil da.(2020)

2020/05/04.

Selma Huxleyk Udalaren omenaldia jaso zuen 2016an


Kanadako itsas historia ikertzeko asmoz Oñatira etorri zen eta bertan bizi izan zen 20 urtez
  Selma Huxleyk 20 urte eman zituen Oñatin bizi eta ikertzen, 1973tik 1992ra. Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxiboan eta beste hainbat artxibotan egindako ikerketei esker aurkikuntza historiko eta arkeologiko garrantzitsuak egin zituen. Ordura arte itzalean zegoen Euskal Herriko eta Kanadako historiaren atal bat ezagutzea lortu zuen. Aurkitutako milaka dokumenturen bidez, bereziki XVI. mendeko Ternuako balea eta bakailaoaren euskal arrantza edota mende hartan hondoratu zen San Juan galeoiaren arrastoak argitara atera zituen. Gaur egun, Albaola itsas faktorian egiten ari diren erreplikaren jatorrizko ontzia. 1981. urtean Kanadako Gobernuak Kanadako Ordena eman zion bere lan aitzindariagatik eta 2014an,  Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriak Lagun Onari saria.
  Oñatiko Udalak omenaldia eskaini zion 2016an historia genero ikuspegitik berreskuratzea helburu duen beka sortu berriari Selma Huxley Barkham izena emanez. Euskal Herriko eta Kanadako historiaren ezagutzan egin zuen lan sakona eskertu eta aitortu nahi izan zion hórrela Udalak. Aipatu bekari esker Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista 1950-2020 ikerketa egiten ari dira Jone Arrazola eta Miren Aranguren. Aurretik, Jone Arrazolak berak eta Irati Garaik Oñatiko emakumiak errekautan izeneko lana osatu zuten.
  Selma Huxley Barkham Inglaterran hil da, 93 urte zituela.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario