viernes, 1 de mayo de 2020

Mondragon Unibertsitateak koronabirusari aurre egiteko “hackaton”ean parte hartu du.(2020)

2020/04/30.

Koordinatzaile eta tutore gisa aritu dira eta arazoei irtenbideak ematen ere parte hartu dute
  Mondragon Team Academy-k unibertsitate bazkide gisa parte hartu du Europa mailako hackatonean. Ekimenak gizarte zibila, ekintzaile berritzaileak, bazkideak eta inbertsoreak elkarlanean jarri ditu  kronabirusaren aurrean dauden hainbat arazori soluzio berritzaileak emateko.
  Hackatona apirilaren 24, 25 eta 26an burutu da eta koronavirusaren erronka desberdinen soluzioak Europar Batasuneko merkatuan azkar garatu eta hedatzea izan da helburua, esan bezala. Epe laburrean irtenbideak behar dituzten arazoen inguruan egituratu da hackaton hau. Arlo ezberdineko erronkak planteatu dira: osasuna eta koronabirusaren iraupena, negozioen jarraikortasuna, urrutiko lana eta hezkuntza, kohesio sozial eta politikoa edota finantza digitala. Gai konkretuak jarri dira mahai gainean: osasun ekipamenduak azkar ekoiztea, ekoizpen ahalmena handitzea eta ezagutza eta konponbideen transferentzia herrialdeen artean, besteak beste.
  Mondragon Team Academy-k “urruneko lana eta hezkuntza” gaiaren inguruko erronka zuzendu eta koordinatu du. Aldi berean, MTAko komunitateko kideak arazo bideratzaile edo konpontzaile gisa aritu dira parte hartzen.
  Europako hackaton hau krisiari aurre egiteko elkarlanaren adibidetzat hartu daiteke. Konponbide berritzaileak aurkitzeko xedea duen topaketan,  Europar Batasuneko 27 estatu kideetako ordezkariekin batera Norvegia, Israel, Suitza, Turkia, Ukraina eta Erresuma Batuetakoak aritu dira.  
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario