OÑATI/ARANTZAZU.

[EUS] Maiatzaren 31tik aurrera iganderoko Oñati - Arantzazu arteko autobus zerbitzua berriz martxan egongo da udako ordutegian!

[CAS] A partir de este domingo, el autobús que realiza el trayecto Oñati-Arantzazu los domingos volverá a estar en marcha en horario de verano.


RECOMENDACIONES DE SEGURIDAD EN LA RED DE BIBLIOTECAS DE EUSKADI..(2020)

Liburutegira zatozenean kontutan hartu beharreko segurtasun gomendio batzuk.

Algunas recomendaciones de seguridad a tener en cuenta cuando vengas a la biblioteca.


Ekainaren 1ean liburutegiko ateak irekiko ditugu berriro !..(2020)


Ekainaren 1ean liburutegiko ateak irekiko ditugu berriro !
Osasun-agintaritzaren gomendioei jarraituz, irekiera mailakatua izango da eta hasieran mailegu zerbitzua emango dugu bakarrik. Maileguak aldez aurretik eskatzea eskertuko genizueke.
Benetan pozgarria da guretzat berriro aurrez aurre ikusteko aukera izatea. Gure onena egiten gabiltza liburutegia leku segurua izan dadin. Denon ardurarekin lortuko dugu!
Ongi etorri!


viernes, 29 de mayo de 2020

La Cueva de Oñati-Arrikrutz abrirá de nuevo..(2020)

[EUS] #Arrikrutz-Oñatiko koba laster irekiko dugu! Egin ezazu erreserba!

[CAS] ¡La #Cueva de #Oñati-Arrikrutz abrirá de nuevo muy pronto! ¡Haz tu reserva!
☎️943082000




martes, 26 de mayo de 2020

ESKOLA KIROLEKO AZKEN JAIA.




ESKOLA KIROLEKO AZKEN JAIA, maiatzaren 29an, Zubikoako kantxa urdinean

Kaixo lagunak, 
Azken jaia OSTIRAL honetan, MAIATZAREN 29an,  izango dugu, Zubikoa kiroldegiko KANTXA URDINEAN.
Gauden egoeran egonda, ezin izango dugu aurreko urteetan bezala ospatu, baina aurrez-aurre agurtzea nahi zaituztegu.
Egoera berezi honek eskatzen digun arauak errespetatzea eskatzen dizuegu eta, mesedez, kiroldegira bisitan etortzeko, familian etorri eta maskarila edo mozukoarekin gerturatu.
Honako hau da mailaz-maila egokitu dugun ordutegia: 
  • HH5 – LH1 eta LH2.- 12:00 /13:30ak bitartean.
  • LH3, LH4  LH5 eta LH6.- 16:00/18:30ak bitartean.

_________________________________________________________________________

Hola amigos,
La última fiesta será este viernes, 29 DE MAYO, en la CANCHA AZUL del polideportivo Zubikoa.
En la situación en la que nos encontramos, no podremos celebrarlo como en años anteriores, pero os queremos saludar presencialmente.
Os pedimos respetar las normas que nos exige esta situación y, por favor, que vengáis al polideportivo, en familia y con mascarilla.
El horario es el siguiente:
  • HH5 – LH1 y LH2.- 12:00/13:30
  • LH3, LH4 LH5 y LH6.- 16:00/18:30

Cueva de Arrikrutz (Oñati)..(2020)

Aire puro

[EUS] Aire Puro blog-a osatzen duten kideek #Arrikrutz-Oñatiko kobara bisita egin zuten duela urte batzuk, eta badirudi gustoko izan zutela!

[CAS] ¡Quienes forman el blog Aire Puro visitaron la #Cueva de #Oñati-Arrikrutz hace algunos años y parece que les encantó!




Julen Carr: "Ez genuen espero igoera horrela lortzea"..(2020)

GOIENA


Julen Carr oñatiarra

Oñatiko Ingou Aloña areto futbol taldeak kategoria bat gorago hasiko du datorren denboraldia. Hiru maila daude Gipuzkoan areto futbolean, eta bigarrenean jokatuko dute oñatiarrek hu-rrengo denboraldian. Julen Carr (Oñati, 2000) taldeko jokalarietako bat da.
Senior mailako taldea sortu, mailaz igotzeko helburua jarri eta lortu egin du Ingou Aloña areto futbol taldeak. Maila horretan jokatzeko indartsu daudela diote.
Zorionak!
Eskerrik asko.
Nola jaso duzue albistea?
Aloña Mendiko futbol taldea igo zela jakin genuen lehenengo. Pentsatu genuen areto futbolean ere hartuta izango zutela erabakia, eta bai, taldeko presidenteak mezu bidez baieztatu zigun igoera.
Ez da izan, baina, espero zenuten moduko igoera izan.
Bigarren itzulia aurrera zihoa-la eten zen liga. Lehen postuetan hiru talde indartsu geunden, Ttakun, Anoeta eta Ingou Aloña, eta hiruron arteko lehia irabazteko ametsa genuen eginda, egia esan, baina, hala ere, oso pozik gaude igoerarekin, bai. Bestela, sailkapeneko lehen lau taldeen artean play-off bat jokatuko ge-nuen, eta irabazlea igoko zen mailaz.
Badaezpada, entrenamenduekin jarraitu duzue.
Bai, hala da. Ligak jarraituko zuela eta noizbait jokatzera itzuliko ginela uste genuen, eta prestatzen aritu gara, bai. Baina egun ere entrenatzen jarraitzen dugu, e? Astean hirutan bideo-deien bidez egiten ditugu entrenamenduak, eta gero, korrika egitera ateratzen gara. Kantxan aritzeko gogoa dugu, baina, guztiok, eta behar hori ahalik eta azkarren bete gurako genuke.
Sei urtez ordezkaritza gabe egon ostean, senior mailako taldea sor-tu zenuten aurtengo denboraldian. Ondo hasi da talde berria.
Bai, oso ondo. Egia esan, denboraldi hasieran, mailaz igotzeko helburua jarri genuen; areto futbolean jokatu eta mailaz igo. Eta lortu dugu. Partidu guztietan gure jokoa egitera atera gara, areto futbolean aritzea helburu bat buruan dugula, eta kategoriaz igotzea lortu dugu.
Areto futbolerako gogoa bazegoen, beraz, herrian.
Bai, bai. Gazteen mailan oso jokalari onak zeuden, oso talde indartsua zen, eta horiekin eta berriak ziren beste batzuekin egin da senior taldea. Ondo ibili gara.
Arrasateko Mondrate taldea ere horrela sortu zen.
Eta Gipuzkoako lehen mailan daude orain. Ea guk ere ibilbide bera egiten dugun.
Nolako taldea da Ingou Aloña?
Oso talde ona da. Teknika handia duen taldea da eta jokalariak ondo gaude fisikoki. Gainera, jokoan kontzentratzen gara, geure jokoa egiten dugu inongo saltsatan sartu barik, eta emaitza ona eman digu horrek guztiak.
Denboraldi berrian Gipuzkoako bigarren mailan jokatuko duzue. Zer esan nahi du horrek?
Horrek esan nahi du aurkari izango ditugun taldeak oso lehiakorrak izango direla, aurtengoak baino hobeak, eta euren parean egon behar dugula.
Denok jarraituko duzue?
Baietz uste dut. Hori da, behintzat, oraingo asmoa. Posible da norbaiti ezin jarraitua suertatzea edo entrenatzaileak aldaketa batzuk egitea, baina, oraingoz, aurtengo berdinak izango gara hurrengo denboraldian.
Zein izango da zuen helburua?
Kirol emaitzei begira, ez dakit zer esan, baina ziur nago aurtengo gogo berarekin jokatuko dugula eta gure arteko giroari eustea izango dela helburuetako bat. Uste dut giro horrek aurten ere asko lagundu digula gure onena ematen.
Animo handiak jasotzen dituzue Zubikoako kantxan?
Bai. Lagunak eta senideak etortzen dira gu animatzera.
Noiz ospatuko duzue igoera?
Ba, auskalo, baina argi dugu ganoraz ospatuko dugula.

AINARA URIBARRI.


OS2O Trail Team

Hoy presentamos una nueva incorporación al OS2O Trail TeamAinara Uribarri
Esta joven promesa de Oñati (Gipuzkoa), que con 22 años y tan solo dos desde que dejó el fútbol y empezó a correr por la montaña ya ha cosechado muy buenos resultados. Cree que ha encontrado su pasión. Lo que comenzó como un hobby se le ha convertido en una aspiración mucho más intensa y profesional. Con muchos objetivos en mente ya ha logrado alguno importante.
Entre ellos, la temporada pasada, logró ser Campeona de España Sub23, Campeona Absoluta de Euskadi y décima del mundo computando con la selección Española en el Youngworld Skyrace Championship.
Ainara nos dice que está muy contenta de formar parte del equipo #OS2O y con muchas ganas de conocer y aprender de todos.
Un año atípico también para ella pero que seguro que en el futuro nos dará grandes alegrías. Bienvenida al team Ainara. 💪
OS2O #fastandlight


domingo, 24 de mayo de 2020

100 familiatik gora daude elikagai beharrean Oñatin..(2020)

goiena

Elikagaien Bankuko boluntarioak Ausolanek emandako menuak banatzen.




Elikagaien bankuaren erabiltzaile kopurua gora doa astetik astera Oñatin; 109 familiak, 282 lagunek, erabiltzen dute gaur egun. Laster, elikagaien bilketa egingo dute herriko supermerkatuetan eta bestelako janari dendetan.
Elikagaien Bankua 109 familiak erabiltzen dute egun. Kopuru hori azken aste hauetan handitu egin dela diote bertako boluntarioek; 282 lagunetaraino iritsi da aste honetan. Gehiago ere egon daitezkeela uste dute, eta beharra duten denei joateko gonbidapena egin diete. Egun batzuk barru, gainera, janari bilketa egingo dute Oñatin.

Ezohiko funtzionamendua

Oraindik ez dakite elikagaiak eskura hartuko dituzten bilketa horretan, edo kaxa handiak bakarrik jarriko dituzten eta gero batzera pasa. Segurtasun neurriak betetzen dituztela egin gura dute bilketa, eta nola egin ari dira aztertzen orain. "Herriko supermerkatuetan egingo dugu, baina bestelako janari dendetan ere bai; fruta-dendetan eta okindegietan, esaterako. Janaria behar duen jendea dago Oñatin, eta laguntzeko gaude", dio Elikagaien Bankua antolatzen duen Acesma elkarteko Ibis Rodriguez boluntarioak.
Rodriguezek azaldu duenez, Elikagaien Bankuak ez du oraindik lehen bezala funtzionatzen, baina jarraitzen dute martitzenetan eta egubakoitzetan janaria banatzen. "Boluntario gehienak edadetuak dira eta horiek ezin dituzte horrelako lanak egin orain, zaindu egin behar dute eta. Baina besteon artean ari gara moldatzen zerbitzua eskaintzeko. Caritas elkartekoekin, CEAR-ekoekin eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileekin ari gara elkarlanean, eta beharra duten guztiengana heldu gurako genuke. Dena dela, norbaiti egokitzen bazaio elikagaien beharrean egotea, etortzeko esan gura diot, lasai etortzeko". Konfinamendua hasi zenetik, 7.000 kilo janari baino gehiago banatu dituzte.

Eguneko menuak

Ausolan kooperatibak eguneko menuak prestatu ditu Elikagaien Bankuko erabiltzaileen artean banatzeko, eta horiek ematen dihardute aste honetatik Oñatin ere. "Patata kilo mordoa ere jaso genuen, 2.400 kilo, beste bide batetik, eta Ausolanek prestatutako menuak ere iritsi zaizkigu. Oso pozik gaude. Menu horiek egunero ari gara eskaintzen. Ilara luzeak egin dira azken egunetan menu horiek hartzeko. Herriko dendek ere asko laguntzen digute, kilo asko heltzen zaizkigu bertako janari dendetatik, eta oso pozgarria da hori", dio Ibis Rodriguezek. Ausolanen ekimen horrek bi hilabete iraungo du. Ibarran duten biltegian egingo dituzte janarien banaketak aurrerantzean ere.


OLAKUA auzoko Jaixak 2020

OLAKUA auzoko Jaixak 2020
COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, Olakua auzoko Jai Batzordeak, aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dugu.
Osasun agintariek eta Oñatiko udalak emandako gomendioak jarraituta, biztanleentzako behar adina segurtasun bermatzea ezinezkoa dela ikusten da eta jaiak aurtengo egutegitik kentzea erabaki dugu.
Jaiak urtero antolatzen laguntzen duten auzoko gazteei ere aipamen berezia egin nahi diegu, beraiek gabe ezin izango bait zen posible izango hau aurrera ateratzea. Udalaren kolaborazioa ere ezin azpimarratu gabe utzi. “Gure jaiak herritarren, koadrilen, partekatzearen eta bereziki auzokoen lankidetzaren sinonimoak dira, baina gaur egun, zoritxarrez, pentsaezina da beti bezala bizi ahal izatea. Jende-pilaketak sor ditzaketen edo beharrezko segurtasun eta higiene neurriak mantendu ezin dituzten ekintzak ekidin behar ditugu”.
Aurtengo urteak ekarri dizkigun gorabehera guzti hauek balio dezatela behinik behin, etorkizunak ekarriko dizkigunarentzako indarrak hartzeko. Gure aldetik esan, datorren urtean dena emateko prest gaudela, aurten egin izan ez ditugunak, 2021ean indar eta kemen gehiagorekin egiteko.
Ardura eta elkartasunerako unea da.
Ez da erabaki erraza izan, inorentzat. Horregatik, Olakuako Jai Batzordeko gizon emakumeok, animoak eta indarrak bidali nahi dizkizuegu. Hurrengo asteak gogorrak izango dira, baina, denon artean lortuko dugu.
Laster elkar ikusiko dugu eta hau guztia bukatutakoan zuen zain egongo gara.
Zaindu zaitezte, faltan botako zaituztegu !!!






LOS MINERALES DE LAS PELÍCULAS Y SUPERHÉROES: ¿FICCIÓN O REALIDAD?..(2020)


Cueva de Arrikrutz-Oñatiko Kobak


[EUS] Ahuldu egiten duten mineralak, suntsiezinak direnak...mineral mota ezberdinak ikusi izan ditugu filmatan, baina errealitatea edo fikzioa dira?

[CAS] Minerales que debilitan, indestructibles...se han visto muchos tipos en las películas, pero son realidad o ficción?


BLOIGO


Andaluziako jendea oso langilea eta gertukoa da.

berria

Koronabirusaren egoerak Zurutuzari aukera eman dio lan ibilbide profesionala Granadan hasteko. Duela bi urte joan zen, eta zoriontsu da han.





2020ko maiatzak 22

Ikasketek eraman zuten Nerea Zurutuza (Oñati, Gipuzkoa, 1996) gizarte langilea Granadara (Espainia). Bakearen Kultura, Gatazkak, Giza Eskubideak eta Hezkuntza masterra egitera joan zen hasieran. Baina hiria «asko» gustatu zitzaion, eta, pertsonen gertutasunaz eta hiriak transmititzen duen lasaitasunaz «maiteminduta», han gelditzea erabaki zuen. Beste master bat egiten ari da orain: Garapenerako Lankidetza. Eguneroko bizimodua han oso desberdina dela azpimarratu du. Are gehiago, koronabirusaren egoerak bere egunerokoa eraldatu du, ikasketak albo batera utzi eta lanean hasi baita. «Pertsona zaurgarrienak» laguntzen ari da azken asteotan.
Zertan ezberdintzen dira Oñatiko egunerokoa eta Granadan egiten duzuna?
Hemen eguneroko bizimodua asko aldatzen da egunetik egunera. Euskal Herrian gutxi gorabehera badakit bihar edo etzi zer egingo dudan. Monotonoagoa da egunerokoa. Hau da, errutina bat markatua izaten nuen beti. Baina Granadaren moduko hiri batean askotan ez dakit bihar zer egingo dudan; aitzitik, nahiz eta goizetan errutina bat izan, gero inoiz ez duzu jakiten arratsaldean edo gauean zer plan izango duzun.
Eta zein duzu nahiago?
Hemengoa. Gehiago gustatzen zait. Zer egingo duzun ez jakiteak beti du sorpresarako tartea, eta sentsazio atsegina da hori.
Kulturalki bizimodua oso desberdina da?
Ez. Euskal Herrian bezala, hemen ere beti kalean egoten dira. Tenperaturaren eraginez, agian, parkeetan gehiago egoten dira tabernetan baino. Baina, azken finean, kaleko kultura bera dugu.
Nolakoak dira andaluziarrak?
Oso langileak eta gertukoak dira. Ezagutzen zaituztenetik konfiantza eta gertutasuna erakusten dizute momentu oro. Euskal Herrian hotzagoak gara horretan.
Koronabirusak sorturiko egoerak zertan aldatu du zure egunerokoa?
Pandemiaren aurretik, ikasten nenbilen, baina COVID-19aren ondorioz gizarte langile gisa naiz lanean. Granadako Udalak baliabide bat ireki du etxerik ez duten pertsonentzat, eta bertan aritzen naiz.
Zertan aritzen zara?
Baliabidea topera dago. Etxerik ez duten pertsonei otorduak banatzen dizkiegu, eta haiekin tailerrak egiten ditugu: kirolak, terapia, antzerkia... Bakarkako elkarrizketak ere izaten ditugu haiekin. Halaber, beharra sentitzen dute, eta hitz egitea eskatzen digute. Hala, konfiantza harreman bat ere sortzen dugu haiekin.
Pandemia garai honetan nola daude pertsona zaurgarriak?
Etxerik ez duen pertsona batek, adibidez, ezin du etxealdia bete. Eta bestelako egoerak ere badaude: adin nagusiko pertsonen bakardadea, beren bortxatzaileekin bizi behar duten emakumeak...
Alderik nabaritu duzu Euskal Herrian ikusitakoarekin?
Nire lan ibilbidea hemen hasi dut. Baina iruditzen zait Andaluzian Euskal Herrian baino etxegabe gehiago dagoela. Eta, profesionalen aldetik, normaltasuna da nagusi. Pertsonak dira, eta berdin dio zein diren bakoitzak atzetik dakarren historia eta egoera. Denetariko kasuak daude: alokairua ezin ordainduta kalean geratu direnak edo lan kontraturik gabe egonik nora joan ez daukatenak.
Zein izan da herritarren jarrera konfinamenduarekiko?
Egoera honi buelta emateko, Granadan, adibidez, auzo sareak sortu dira. Auzo bakoitzak bere sarea du, eta horrekin komunikazioa asko errazten da laguntza behar duten pertsonekin. Elkarlanean jardun dute.
Nola bizitzen da pandemia bat etxetik ehunka kilometrora?
Hasieran zaila izan zen. Notizien bonbardaketa erraldoiaren ondorioz, nahita zein nahigabe, etxekoengan pentsatzen duzu. Noizbehinka nahiago nuen etxean egon. Baina hemen oso gustura nago; auzokideen artean integratua sentitzen naiz. Konfinamendu egoerak emandako aukera bat izan da auzokideak ezagutzea.