domingo, 26 de abril de 2020

Oñatiko 57 denda daude dagoeneko 'Kuttuna' egitasmoan.











Udalak egitasmo honekin bat egin zuenetik aste pasatxo da eta dagoeneko 62.500€ gastatu dira erosketa bonuetan.Oñatiko 57 saltoki batu baitira momentuz Kuttuna.org-era.
Datu horiek ikusita, Oñatiko Udala pozik dago lehen datu hauekin eta orokorrean hasiera honetan egitasmoak izan duen harrerarekin; herriko 57 dendak eman dute izena, baina badira Debagoieneko beste batzuk ere. Herritarrek erosten dituzten bonuen zenbatekoaren %20a diruz laguntzen du Oñatiko Udalak eta  bonuak eskuratzeko www.kuttuna.org webgunean kontu bat sortu behar da, modu erraz eta azkarrean.
Zalantzak argitu edo alta prozesuan laguntzeko, bi bide hauek jarri ditu udalak interesatuta dauden saltokien eskura: 943 003 198 telefono zenbakia eta enplegu@onati.eus posta elektronikoa. Gura duen komertzio edo negozio batu ahal da egitasmo honetara.
Magnet Kooperatibak garatu eta zabaldu duen irabazi asmorik gabeko egitasmoa da webgune hori, egun itxita dauden denda eta zerbitzuetan erabiltzeko bonu txartelak erosteko web plataforma. Horrela, bonu txartelak erosiz dirua aurreratzen zaie saltokiei  eta aurrerago konfinamendua bukatu eta lokalak berriro irekitzean, erabili ahal izango dira produktu edo zerbitzuen truke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario