Etxera deituko diete txanda hartzen dutenei
Osasun zentroan edo ospitalean hitzordua dutenei bertara ez joateko eskatzen zaie Debagoieneko ESItik, eta etxean, osasun profesionalen deiaren zain egon daitezela. Kontsultak telefonoz erantzungo dituzte eta benetako premia dagoenean aurrez aurreko hitzordua ezarriko da zentroan.
Osasun zentroetan soilik premiazkoak diren ateraldiak eta proba osagarri batzuk egingo dira. Horretarako ere, zentroetara joan aurretik telefonoz jakinaraztea eskatzen da.
Mediku edo erizainarekin txanda on-line hartzeko ataria erabilgarri dago eta baita osasun etxeetako telefonoak ere. Baina txanda eskuratzen duten herritarrei, etxean, profesionalaren deiaren zain egotea eskatzen zaie. Arnasketa sintomatologiaren bat dutenei berriz, anbulatoriora edota Osarean-osasun aholkularitzara deitzea eskatzen zaie: 943 035 430 edo 900 20 30 50 telefonora.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario