miércoles, 25 de marzo de 2020

Hondakinak lurrean EZ.

2020/03/25.

Hondakinak lurrean EZ uzteko eskaera egin du Mankomunitateak


Hondakinen bilketaren inguruan pasa den astean emandako oharrak berriro gogorarazi ditu
  COVID 19 birusak sortutako egoera larrira egokitutako hainbat aldaketa egin ditu Mankomunitateak hondakinen bilketan, eta horiek betetzea guztion ardura dela azpimarratuz, mezua zabaldu du berriro. Edukiontzi eta esekitoki inguruak txukun mantentzea oinarrizkoa da, horregatik, hondakinak, poltsa nahiz kuboak, lurrean EZ uzteko eskaera egiten da Debagoieneko mankomunitatetik.
  COVID-19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon eta berrogeialdian dauden herritarrek ez dute etxean hondakinen bereizketarik egingo eta hondakin guztiak errefusaren edukiontzietara bota beharko dituzte ondo itxitako plastikozko poltsetan. Gaixorik dagoen pertsonaren mukizapiak, eskularruak, maskarak eta bestelako hondakinak etxean nola jaso behar diren eta errefusa edukiontzietara nola atera behar diren zehaztu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak. Argibideak, www.debagoiena.eus mankomunitatearen atarian ematen dira.
  Gogoratu beste behin ere, traste zaharren, ehunkien eta objektu berrerabilgarrien bilketa eten egin duela Mankomunitateak. Ondorioz, alarma egoerak irauten duen bitartean, halako hondakinik kalera ez ateratzea eta etxean mantentzea eskatzen dute hondakin bilketarako eskualdeko arduradunek.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario