jueves, 19 de marzo de 2020

87 urteko emakume oñatiar bat hil da koronabirusagatik.

GOIENA





Familiak GOIENAri baieztatu dio, gaur eguerdian hil dela Arrasateko ospitalean ingresatuta zegoen 87 urteko emakumezko oñatiarra. Joan den asteko martitzenean egin zioten proba eta positibo eman zuen koronabirusean eta eguenetik okerrera egin zuen bere osasun egoerak.
Haren semeak esandakoen arabera, bestelako patologia baten ondorioz ama Txagorritxun zegoen ospitaleratuta eta alta eman eta etxera etorri zirenean hasi zen guztia. Emakumea gaizki sentitzen hasi zen eta koronabirusaren proban positibo eman zuen. Medikuek esan zioten Txagorritxuko kardiologia sailean artatu zuten tokian erizaina kutsatuta zegoela.



No hay comentarios:

Publicar un comentario