jueves, 30 de enero de 2020

Ur hornidura sarea berritzeko lanak hasi dituzte Euskadi Etorbidean.

2020/01/29.

Bakardadeko Ama eta Santa Marina plaza inguruan egindakoen jarraipena dira

  Gipuzkoako Urak enpresak iaztik programatuta zituen hobekuntza lan hauek baina pitin bat beranduago hastea aurreikusita zegoen, Roke Azkune etxaldetik San Martingo zubia bitarteko lanak amaitu ondoren. Bata bestearen segidan egitekoak ziren. Baina Roke Azkune parean fibrozementuzko hodi zaharrak kentzeko baimena atzeratu egin da, nonbait, eta geldirik egon gabe, Euskadi etorbidekoei ekitea erabaki dute.
  Euskadi etorbidean edateko uraren hoditeria berrituko da. Hodiak espaloiaren azpitik doaz eta pare horretan hasi dira zulatzen. Oinezkoak, etxeen arkupetatik bideratzen dira eta segurtasunagatik, lan eremuaren ondoan dauden aparkalekuak hustu eta itxi dira. Lanak, Maria Irizar kalearen pareraino egiten hasi dira, baina hortik aurrera ere jarraituko dute. Aurrerago, Bidaurretako errotondan bertan ere lan egingo da, ur hoditeria, errepidea zeharkatu eta Garaineko finkara sartzen baita. Geroagoko lan horiek trafikoan eragingo dutela aurreikusten da baina denboraz iragarri eta jakinaraziko da.
  Gipuzkoako Urak enpresak egingo dituen zulatze lanak baliatuko ditu udalak euri urak jasotzeko hoditeria ere berritzeko, kasu honetan, Maria Irizar kale paretik hasi eta Bidaurretako errotonda bitartean. bide batez, eta Bakardadeko Ama kalean egin zen bezala, Euskadi etorbideko argiteria eta oinezkoen pasabideak hobetzeko lanak ere egingo dira.
  Roke Azkune etxaldetik San Martingo zubira bitartean egiten ari diren hoditeria berritzeko lanek aurrera darraite baina erritmo geldoagoan, fibrozementuzko hodiek eskatzen duten tratamendu berezirako baimena iritsi bitartean. Trafikoa bideratzeko jarri zen semaforoa kenduta dago, eta aldian-aldian, beharraren arabera aktibatzen da. Eusko Jaurlaritzaren baimenak jasota, lan hauek bukatzeak izango du lehentasuna.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario