sábado, 11 de enero de 2020

Saharako Mahbes dairarako material berria bidean da.

2020/01/7.

509 kg material bidali da, eskola eta kirol materiala, nagusiki
  Ostiralean kargatu zen Oñatin bildutako materiala daraman furgoneta. Herriko denda eta ikastetxeetan Gabonen aurretik batutako eskola materiala da bidalketa honen ardatz nagusia, baina ez bakarra. Aloña Mendiko eskubaloi sailak emandako kirol materiala eta, Mahbes-etik egin zen eskaerari erantzunez, Zubikoa kiroldegiak emandako volleibol materiala ere bidali baita. Bestelako arropa eta oinetako batzuk ere egokitu dira prestatu diren 29 kaxetan.
  Bulego eta informatika materiala ere bidali da. Mahbes-eko udaletxerako artxibo-karpenak eman zituen Oñatiko udalak eta paper zuria eta grapadorak gertatu dira. Gainera, Osakidetzak eta Emun kooperatibak helarazitako hainbat ordenagailu prestatu dira. Helduentzako fardelak, biserak, baloiak eta bestelakoak ere sartu dira Sahararako bidean doazen 29 material kaxetan. Guztira, 509 kg. material prestatu eta bidali da.
  Tindoufera asteburuan irten den materiala aurten bidaliko den lehena da, berez, 13.a. Aurreko urteetako dinamika jarraituz, hurrengoak maiatzean eta irailean igortzea aurreikusten da.
  Saharako Mahbes dairarekin azken urteotan garatzen ari den elkartasun proiektu hau, egun Oñatin bizi diren hainbat familia sahararren koordinazioari esker gauzatzen du Hermansoloña taldeak. Bertatik, eskerrak eman nahi dizkiete laguntza ematen duten oñatiar eta inguruko herrietako lagun guztiei.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario