miércoles, 22 de enero de 2020

FITUR 2020.

22/01/2020.


Oñatiko ordezkaritza zabala hurbilduko da Fitur turismo azokara, gaurtik ostiralera bitartean



Beste herri batzuetako esperientziak ezagutu eta Oñatiko eskaintza aurkeztea dira helburu nagusiak
  Turismo bulegoa eta Arrikrutzeko koba ustiatzen duen Oinatur kooperatibako ordezkari bat eta udaleko turismo teknikaria eta Sozioekonomia zinegotzia Fitur azokara joango dira. Guztiek helburu berbera dute, beste turismo esperientziak ezagutu eta gurean inplementatu ote daitezkeen ikusi, eta harremanak egin.
  Fitur estatuko turismo azokarik garrantzitsuena da eta gaurtik ostiralera sektoreko profesionalen topagune bihurtuko da. Erakusleiho garrantzitsua ere bada, munduan zer eskaintzen den ikusi eta gurea erakusteko. Oñatitik bidalitako materiala, esaterako, Euskadiko standean, Basquetourreko standean jarri da eskuragarri, ohitura denez.
  Oinatureko ordezkari Edurne Urteaga Madrilen da goizetik, hainbat agentziatako arduradunekin elkarrizketatzeko asmoz. Halakoak garrantzitsuak dira, urtero hainbat talde etortzen delako Oñatira agentziek antolatutako bidaiak kontratatuta. Bihar berriz, Turismo teknikaria eta Sozioekonomia batzordeburua joango dira Madrilera.
  Estatuko Koba Turistikoen Elkarteak Fitur probesten du urteko batzarra egiteko. Bihar izango da eta horren baitan, saria emango diote Arrikrutz Kobari, iluntzean. 2018an Arrikrutzeko lehoiaren inguruan egin zen hedapen eta hezkuntza lana bereziki baloratu da eta premio a la excelencia saria emango zaio. Xabier Igartua zinegotziak jasoko du.
Iturria: Oñati Irratia




No hay comentarios:

Publicar un comentario