viernes, 8 de noviembre de 2019

Kultur etxea margotu berri dute.

2019/11/08
Fatxadetako paretak ez ezik, pertsiana, miradore eta bestelako elementuak pintatu dira

  2003ko urtarrilean ireki zen kultur etxea, berritze lan sakonen ondoren. Orduz geroztik pintada eta graffitiak ezabatzeko aldika, eta zatika, margotu da baina ez da margotze lan orokorrik egin. Eraikina ahalik eta egoera egokienean mantentzeko erabaki zen fatxadak margotzea. Lanak azken asteotan egin dira.
  Ez dira kultur etxe kanpoaldeko paretak soilik margotu; Santa Marina plaza aldera dagoen fatxadan pertsianak eta sarrera gaineko galeria edo miradorea ere pintatu dira eta lorategi aldera dagoen fatxadan berriz, teilatu azpiko egur zatia ere bai. Aurrez, lixatu eta esmaltea eman da fatxadako elementu guztietan. Kultur etxeko fatxadak margotzeko lanak 20.000 euroko aurrekontua izan du.
  Santa Marina plazan dagoen eraikinak jatorrian, XIX. mendean zuen itxura mantentzen du kanpotik. Baina batzuetan graffiti eta bestelako pintaketek zakartu egiten dute. Herriko ondare historikoa zaintzea guztion ardura da.
Iturria:Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario