miércoles, 27 de noviembre de 2019

Gripearen kontrako txertaketa kanpaina.



Gripearen kontrako txertaketa kanpaina Gabonak arte luzatu du Osakidetzak

2019/11/27.

2.000 txerto jarri dira jada anbulatorioan

  Kanpaina azaroarekin amaituko zela iragarri zen hasieran baina luzatzea erabaki dute osasun arduradunek, ohikoa denez. Beste hiru bat astez luzatuko da, Gabonak arte-edo, anbulatorioan adierazi digutenez.
  Oñatiko anbulatorioan 2.000 bakuna inguru jarri dira kanpainaren lehen sei asteetan eta 200en bat txerto dosi geratzen dira. Azken asteetan moteldu egin da bakuna hartzera hurbiltzen direnen emaria baina gaixorik edo katarroarekin egonda, txertoa hartzeko hitzordua atzeratuz joan direnak tarteka azaltzen direla zehaztu digute osasun etxean. Hauei, dagokien erizainarekin ematen zaie txanda. Horretarako, aurrez anbulatoriotik pasa edo bertara telefonoz deitu behar da.
  Gripea Oñatira oraindik ez ei da iritsi, kasu gutxi batzuk bakarrik artatu dira. Litekeena da ordea, Gabonen bueltan gaixo kopurua handitzea, hala gertatzen baita urtero.
  Gripearen kontrako txertoak ez du gaixotasunaren kontra erabat babesten baina gaixotuz gero arinago pasatzeko bidea ematen du. Horregatik, konplikatuz gero arazo gehien izan ditzaketen kolektiboei txertoa hartzeko gomendatzen zaie urtero: 65 urte edo gehiago dutenei, gaixotasun kronikoren bat dutenei eta haurdun dauden emakumeei.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario