miércoles, 11 de septiembre de 2019

Lazarragako lorategiak erabilera publikoa izaten jarraituko du.

2019/09/11
2019-2023 legealdiaren iraupena izango duen lagapen kontratu berria sinatuko da ostiralean
  Aldaketa txiki batzuk egin dira aurreko lagapen kontratuan, aipagarriena, ordutegian. Urte sasoiaren arabera parkea 17:00tan edo 20:00tan ixtea adostu zen lehen baina 17:30tan itxiko da aurrerantzean. Hala, publikora irekita egongo den hamar hilabeteetan, urritik uztailera, goizeko 9:00tatik arratsaldeko 17:30etara irekiko da Lazarraga jauregiko lorategia. Abuztuan eta irailean parkea itxita egongo da jabeen erabilerarako. Hori ere aldatu egin da, lehen uztailean eta abuztuan ixten baitzen. Dena den, udako bi hilabete horietan kontzertu edo bestelako ikuskizunen bat programatu nahiko balitz, ez litzateke arazorik izango lorategia erabiltzeko, orain arte egon ez den bezala. Parkea erabat itxita egongo da baita ere, herriko bi jaiegun nagusitan: Herri egunean eta Errosaixo bixamonean.
  Orain zazpi urte, 2012ko irailean adostu zuten Udalak eta Sotomayorreko dukeak Lazarragako lorategia herriari zabaltzea. Kontratuaren iraupena legealdira mugatu zen eta ondorioz, 2015ean legealdi berrirako luzatzea erabaki zen. Orain, bigarren aldiz luzatuko da ekainean hasi zen udal agintaldia amaitu arte, hau da, 2023ra arte. Kontratu berria ostiralean sinatuko da.
  Lazarragako lorategiak 4.000 metro koadroko azalera du. Jabearekin izenpetu den hitzarmenaren arabera, espazioak, urritik uztailera erabilera publikoa izaten jarraituko du eta trukean, udalak, bere gain hatuko du ura, argia eta parkea erabili eta mantentzeko beharrezkoak diren gainontzeko gastuak.
  Parkea egoteko eta paseatzeko espazio berdea da. Guztiz debekatuta dagoe futbolean jolastu, bizikleta edo patinetean ibili edota animaliekin sartzea.
Iturria: Oñati Irratia


No hay comentarios:

Publicar un comentario