miércoles, 21 de agosto de 2019

Euskadi-Murias taldeak Espainiako Vueltarako zortzikoa aurkeztu du..(2019)

GOIENA



BIDEOA IKUSI HEMEN.


Euskadi-Murias txirrindulari taldeak larunbatean Alicanten hasiko den Espainiako Vueltarako zortziko taldea aurkeztu berri du. Aritz Bagües, Fernando Barcelo, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Hector Saez eta Sergio Samitier izango dira txirrindulari hautatuak. Jon Odriozola, Euskadi-Murias taldeko kirol zuzendari oñatiarrak aukeraketa honen arrazoiak azaldu ditu.
Denera 22 txirrindulari taldek hartuko dute parte Espainiako Vueltan. Eta nabarmentzekoa da Euskadi-Murias taldeak egin duen aukeraketa gaztea, bataz besteko adina ez baita 26 urtera ere iristen eta askorentzat txapelketa honetan parte hartzen duten lehen aldia izango da.  Dena den, Odriozolak dio ondo prestatutako txirrindulariak dituela Euskadi-Murias taldeak, maila bikaina ari direla erakusten eta Espainiako Vuelta honetan ere horrela espero dutela.
Espainiako Vuelta honetan parte hartuko ez duten arren, Eusadi-Murias taldean badira bailarako bi txirrindulari, biak bergararrak, Mikel Aristi eta Julen Irizar hain zuzen. Mikel Aristi txirrindulariak esaterako, garaipena lortu berri du Portugalgo itzuliko bigarren lasterketan eta Julen Irizarrek, berriz iaz lortu zuen garaipen bat eta aurten ere denboraldi amaiera ona egitea espero duela dio Odriozolak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario