miércoles, 10 de julio de 2019

Parkour-gunea.

2019/07/10

Parkour-gunea egokitu da Ibarran


Erabilera eta segurtasun oharrak adierazten duten panelak soilik falta dira

  Orain egun gutxi amaitu dira Ibarrako Parkour gune berriko lanak; porlanezko hainbat egitura jarri ziren eta saltoak eta kolpeak leuntzeko zorua ipintzea izan da azkena. Gunea guztiz osatzeko erabilera egoki eta segururako oharren panelak soilik falta dira. Egun gutxiren bueltan jartzea espero da. Parkour instalazio honek inguruko aisialdi eskaintza osatzen du, Gazteak Arazerixan prozesuan jasotako eskaera beteaz.
  Natura eta hirigintza elementuak aprobetxatuz oztopoak gainditu eta batetik bestera mugitzean oinarritzen den diziplina fisikoa da parkour-a. Oñatin zale talde bat badu eta horien eskutik parkour-gunea prestatzeko proposamena egin zen Arazerixan aurrekontu parte-hartzaileen gazte-prozesuan. Instalazio berria Ibarran egin da, skate-gunea eta tirolina handiaren segidan.
  Parkour-gunearen diseinuan gazte zaletuek parte hartu zuten. Lanak berriz, URBABIL enpresak egin ditu. Barradun piramide moduko bat muntatu da eta tamaina ezberdineko kubo nahiz prismak eta bestelako elementu bertikalak jarri dira. Batzuk, prestatuta ekarri ziren eta beste batzuk lekuan bertan osatu ziren. Saltoak eta kolpeak leuntzeko belar artifizialezko segurtasun zorua jartzea izan da azken lana. Herriko gazteak gunearen diseinuan ez ezik, parkour elementuen muntaian ere aktiboki parte hartu dute, elementu ezberdinen arteko distantziak neurtu eta egoki kokatzeko.
  Parkour-a instalatzearekin batera, honen jarraian, ping-pong eta xake mahai bana jarri asmo ziren, Ibarrako aisialdi gune hori guztiz borobiltzeko. Kokapena pitin bat aldatu da eta postetxearen bi aldetara jarri dira, xake mahaia tren lokomotoraren ondoan eta ping-pong mahaia bestaldean. Lanek, 47.000 euroko aurrekontua izan dute.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario