jueves, 13 de junio de 2019

Oñatiko prologoarekin abiatuko da gazte mailako 30. Gipuzkoako Itzulia..(2019)

GOIENA



Gazte mailako 30. Gipuzkoako Itzulia abiatuko da hurrengo astean eta gaur, ekainanaren 21ean, egubakoitza, Oñatin jokatuko den prologoa aurkeztu dute udaletxean. Aurkezpenean, Eduardo Soto, Gipuzkoako Federazioko zuzendaria, Kepa Umerez, Aloña Mendi txirrindularitza saileko kidea eta Borja Moiua, jarduneko kirol zinegotzia izan dira. 

Prologoa eta hiru etapa

Itzulia Oñatiko prologoarekin hasi da, hilaren 21ean. Erlojupeko saio bat izango da eta txirrindulariek 2 kilometroko eta 100 metroko ibilbidea egin beharko dute. Irteera Txaketua taberna ondoan izango da eta azken orduko aldaketarik ezean, txirrindulariak plazan helmugaratuko dira. Lehen txirrindularia 17:15ean irtengo da eta minutu erdiko aldearekin irtengo dira. 
Lehen etapa, Olaberrian hasi eta amaituko da eta txirrindulariek 78 kilometro eta 300 metroko ibilbidea egin beharko dute, tartean, Lierni eta Gabiariako portuak igarota. Hurrengo egunean, itzuliko bigarren etapa izango da jokoan. Kasu honetan, txirrindulariak Andoinen hasiko dira eta ibilbidean Xoxoka edota Andazarrate mendateak izango dituzte. Hirugarren eta azken etapa, Lazkaon izango da, 95 kilometro eta 300 metroko ibilbidearekin. 

150 txirrindulari inguru

Gipuzkoako txirrindulari talde guztiek hartuko dute parte itzuli honetan, baina baita Bizkaia zein Arabako taldeek ere. Hala, guztira, 150 txirrindulari inguruk hartuko dute parte. Debagoieneko ordezkari gisa, Aloña Mendi taldea arituko da, Unai Cueva, Ander Blazquez eta Aritz Torres txirrindulari oñatiarrekin eta Ander Uribesalgo txirrindulari bergararrarekin. 

Aloña Mendi txirrindularitza sailaren lana

Borja Moiua, jarduneko kirol zinegotziak Aloña Mendi txirrindularitza saileko kideen lana eskertu du, horrelako ekintzak antolatzen laguntzeko hartzen duten lanagatik. Horrez gain, Gipuzkoako Federazioko zuzendaria den Eduardo Sotok oroigarri bat eman dio Kepa Umerez, Aloña Mendi txirrindularitza saileko kideari, taldearen lana eskertuz. 
Eduardo Soto eta Kepa Umerez

No hay comentarios:

Publicar un comentario